| Berriena |
Business Global Conference Biltzarraren VIII edizioa
Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko da datorren azaroaren 11n (asteazkena) Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatutako Business Global Conference+i (BGC+i) kongresuaren VIII. edizioa.
“Sareko berrikuntza” izango da aurtengo topaketaren ardatza, eta ikuspegi praktikotik jorratuko da antolakundeek eta sozietateek nola ireki behar dizkieten beren berrikuntza prozesuak parte-hartzaile berriei.
“Crowdsourcing” eta “coolhunting”-a estrategiarik berritzaileenetako batzuk dira, zeintzuek erakusten baitigute kontsumitzaileen edo joera-ehiztarien parte-hartzeak emaitza benetan ikusgarriak ekar ditzakeela.
Horrela bada, BGC+i topaketan arrakasta izan duten berrikuntzako hainbat esperientzia eskainiko dira, eta esperientzia horiek argi erakutsiko digute berrikuntza kolaboratiboranzko joera hau dagoeneko errealitate bat dela.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaz gain, ondoko hauek ere antolatu dute Business Global Conference+i ekitaldia: Industriaren Eraldaketa eta Sustapenerako Baltzuak (SPRI), Espainiako Elektronika, Informazio Teknologia eta Telekomunikazioetako Enpresen Elkarteak (AETIC), Euskadiko Telekomunikazioen Kluster Elkarteak (GAIA) eta jakintza eta kudeaketaren edukietan espezializaturik dagoen PMP erakundeak.
Business Global Conference+i biltzarra sendotu eta finkatu egin da bilgune gisa, enpresa estrategiaren inguruko erreferentzia bihurtu da eta berrikuntza, esperientziak eta kudeaketa eredu aurreratuenak darabiltzaten enpresen kasu praktikoak barne hartzen ditu. EBGC-n zuzendari, teknikari eta gizarte agenteek beren baliabideak optimizatzeko soluzioak aurki ditzakete eta berrikuntzak eta teknologia berriek enpresa kudeaketa lehiakorrari dakarkioten abantailak aprobetxa ditzakete.
John Kao-k emango dio asteari hasiera
Munduko herrialde eta eskualdeetako berrikuntza-agendak zehaztu, koordinatu eta gidatzeko ardura duen Large Scale Innovation (ILSI) Institutuko liderra da John Kao, eta bere azken liburua, “Innovation Nation” azken urteotako negozio-libururik onena bezala jo izan dute.
Kao-ren hitzaldiak hasiko du Astea Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, azaroaren 9an, eta ekitaldi hau Gipuzkoako hiriburua kulturaren Europako hiriburu izateko hautagaitza sustatzeko ekintzen artean sartzen da.
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria Patxi Lopez ekitaldian buru izango da.
Izen emateak:
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunera: 8:00-13:00 / 15:00-18:00
Ostiraletan: 8:00-15:00
902 221 241 · astea@innobasque.com





