Astea zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren gizarte-komunikazioan Euskadin egiten den ekitaldirik handiena izaten da: irudimena, sormena eta zientzia-bokazioak sustatzen laguntzeko urteroko hitzordua. Zientzia eta teknologia laborategietatik kanpo aurkitzeko eta berrikuntza eguneroko zerbait dela erakusteko aukera izaten da.
Astea Donostian hasiko dugu azaroaren 9an Victoria Eugenia antzokian. Gurekin izango da Jhon Kao, berritzaile huts-garbia, gizarte berritzaileak nolakoak diren ulertzen lagunduko digun pisuzko erreferentzia.
Astea edonon izango da (ikastetxe, unibertsitate, kale, parke teknologiko, hirigune, enpresa, irrati, web gune, prentsa eta abarretan), eta zuretzat da, zuk bezala, zientzia, teknologia eta berrikuntza ukitu eta ezagutu eta berarekin gozatu nahi duen edonorentzat.

2009.ko Astearen irudi grafikoa
Kontuan izan datak: azaroaren 9 eta 22 artean Euskadiko txoko guztietan. Gogoratu gure goiburua: “IMAGINE. CREATE. INNOVATE“. Eta har ezazu parte zeure zaletasun, kezka eta jakin-minera gehien egokitzen diren jardueretan. Etorkizuneko euskal gizartea irudikatu, sortu eta berritzeko topaketa da: horregatik, ezin duzu huts egin.
Astea Sormenaren eta Berrikuntzaren Europar Urtea programaren barruan sartzen da, eta ekintza andana luzea antolatu da 2009. urte osorako. Aterki zabala da indarrak batzeko, eta horri Euskalit-en Kalitate eta Bikaintasunaren Astea ere gehitu behar zaio, data berean izango baita, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak koordinatuta. Azaroa hilabete zirraragarria izango da.
Innobasquek eta programa hau ahalbidetzen dugun gainerako erakunde eta pertsonok 09 Astean bisitatxo bat egitera gonbidatzen zaitugu.




